in this issue
Kirmen Uribe
Bidaia Kaiera: BhutanAhiturik iritsi dira turistak bordara.
Malkartsua izan da mendi arteko bide luzea.
Afari beroa paratu die etxeko nagusiak.
Leihoan ilargi betea, Himalaiako gailur zuriak.
Turistetako batek besteari:
'Oraindik ez dute jakingo menturaz
gizakia ilargian egon denik ere'.
Etxeko nagusiari kontatu dio konkista.
Pentsakor jarri da bhutandarra. Ez du, ordea,
harridura eta miresmen keinurik adierazi.
Apal ihardetsi die begibitartea zimurtuz:
'Eta zenbat sherpa behar izan zituzten
ura hara goraino eramateko?'.
© University of Wales, Aberystwyth 2002-2009
site by
CHL