Kirmen Uribe

Gerraostea
Read 'Postwar', an English translation by Elizabeth Macklin of 'Gerraostea'.
Antzarak igaro dira urrian magal bipiletatik.
Haurrak konturatu eta korrika doaz atzetik.
'Ezkontza, ezkontza' egiten dute oihu.
'Puntako biak ezkongaiak dira'
esan dio neskatiletako batek ahizpa gazteari,
'eta hegaletakoak gonbidatuak'.

Antzarak igaro dira urrian magal bipiletatik.
Korrika doaz haurrak atzetik.
Adokin bustietan beren oin biluziek
negu gorria aurreratzen dute.
'Ezkontza, ezkontza'.






© University of Wales, Aberystwyth 2002-2009       home  |  e-mail us  |  back to top
site by CHL